Txapelketez eta emaitza bikainez beteriko asteburua

Tolosa CF Atletismo taldeko kideek Euskadiko hainbat txapelketetan eta Zornotzako Nazioarteko Krosean parte hartu berri dute.

Euskadiko proba konbinatuen txapelketa

Ander Aristik Espainiako txapelketara joateko 3. gutxienekoa lortu zuen proba konbinatuen 3.314 puntuekin. Euskadiko txapeldunorde geratu zen.

Euskadiko 3.000 metrotako gazte mailako txapelketa

Ane Martin 16 urte azpiko Euskadiko txapeldun bilakatu zen 3.000 metrotan eta bide batez Espainiako Txapelketara joateko gutxienekoa lortu zuen 10.59ko denborarekin. June Sudupek sei hilabete eta gero berriro lehiatu ahal izan zuen eta 11.53ko denbora egin zuen.

18 urte azpiko mailan, Unax eta Alain Odriozola anaiak ere fin ibili ziren eta 10.15 eta 10.25 denborak lortu zituzten, hurrenez hurren.

Euskadiko beterano txapelketa

3.000 metroko proban lortutako hirukoa izan zen aipagarriena. Sergio Roman, Aitor Regillaga eta Unai Señoranek lortu zuten, 9.11, 9.12 eta 9.16 denborekin, hurrenez hurren. Beste parte hartzaile hauek ere izan ziren: Mikel Rodriguez (9.36), Iker Manso (9.41), Javi Rodriguez (9.46), Iñaki Insausti (9.47) eta Asier Altuna (9.59).

800 metrotan Sergio Romanek errepikatu egin zuen eta 2,09ko denbora bikaina lortu zuen.

60 metrotan Angel Urangak 8,63 eta Migel Calahorrak 9,04 egin zuten.

Zornotzako Nazioarteko Krosa

Paula Del Pozo txapeldunorde izan zen 20 urte azpiko mailan. Absolutu mailan Ander Etxeberria, Ander Garin eta Javi Rodriguez ere fin ibili ziren eta 31., 32. eta 59. postuak lortu zituzten.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!