Argazki galeria

Final baten maila, baita harmailetan ere

Josu Artutxa Dorronsoro 2019ko aza. 17a, 22:25

Jokin Altunak eta Joseba Ezkurdiak erritmo eta intentsitate handiko finala jokatu dute, arratsaldean, Nafarroa Arena pilotalekuan. Arbizuarra gehiago izan da, aspektu guztietan. Altuna, gainera, ez da eroso sentitu kantxan. Harmailetan, festa giroa izan da nagusi, batez ere, Arbizu aldetik etorritako zaleak zeuden gunean.

Iker Vicente Otsagabiako aizkolaria omendu dute partida hasieran, eta bera izan da txapa jaurtitzeko ardura izan duena. Pilotalekuko harmailetan, batez ere, Ezkurdiaren jarraitzaileen oihuak eta animoak entzun dira gaur. Altunaren jarraitzaile ugari inguratu da Nafarroako hiriburura, baina ez dira besteak bezain beste entzun.

Amezketa ingurutik joandakoek, gainera, bestelako aldarrikapen bat ere izan dute. Duela egun batzuk jakin zen bertan behera geratu dela Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Baluarten eskaini behar zuten emanaldia. Hori dela eta, elkartasun eta protesta keinu modura, ile-ordeak eta sudur gorriak eraman dituzte frontoira, zaleen artean banatu, eta harmailetan egon bitartean jantzita izateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!