Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Kalitatezko lasaitasuna

Asteasuko Elizmendi auzoko eraikin historiko batean dago Zumargain Landetxea, naturaz gozatu ahal izateko inguru paregabean dago, eta hori maite dutenek probatu beharreko leku bat da.

Sei gela dauzka eta guztiek daukate berogailua, wifia, bainugela pribatua dutxa edo bainuontziarekin eta garbiketarako doako produktuekin, ohe bikoitza eta pantaila zapala daukan telebista. Partekatutako egongela bat eta sukaldea ere badauzka, labe eta hozkailuarekin.

Gainera, egokitutako apartamentu bat ere badago. Honek lorategi pribatua dauka estalitako terrazarekin, gainontzeko eraikuntzatik bereizten duen sarrera bat, sukaldea, egokitutako bainugela, ohe bikoitza, ohe bihurtzen den sofa, pantaila zapala daukan telebista eta berogailua.

Egokitutako apartamentuan nahiz gainontzeko geletan lo egiten duten bezeroek gosaltzeko aukera ere badaukate, lau euroren truke.

Baliabideez gain, kokapen bikaina dauka Zumargainek. Izan ere, Gipuzkoako toki pribilegiatu batean dago, leku egokia baita Euskal Herriko herri tradizional bat nahiz Gipuzkoa osoa ezagutzeko. Gainera, jatetxe, taberna eta janari denda batetik hamar minutura dago kotxez; Donostiatik hogeita lau kilometrora; Tolosatik hamalaura; Zarautzetik hogeita hamarrera; Hondarribitik berrogeita bostera; eta Pagoetako parke naturaletik hamahiru kilometrora.

Erreserba bat egin nahi duenak, 655 758 808 telefonora deitu beharko du edo www.zumargain.com webgunearen bidez kontaktuan jarri. Horrela, herri lasai batean, baina aukeraz betetako inguruan oporrak pasatuz, egonaldi bikaina izango du Zumargainenera joaten denak.

ZUMARGAIN LANDETXEA

Helbidea. ELIZMENDI AUZOA, 62, ASTEASU.

Telefono zenbakia. 655 758 808

Sare sozialak. Facebook: Zumargain

Webgunea. www.zumargain.com

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!