Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Mimoz eta kalitatez

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 26a, 05:59

Urte luzez Tolosan errotuta, Errementari kalean dagoen taberna da Orbela. Dagoeneko izen bat hartuta dauka, eta horren arrazoiak bistakoak dira.

Izan ere, beti saiatzen dira lehengaiak kalitate handikoak izan daitezen. Hori oinarri hartuta, xerra edo entsalada bat izan daitezkeen plater tradizionaletatik hasi, eta sushi edo janari mexikar eguneratuetarainoko eskaintza daukate. «Konbinaketa horrekin jolasten saiatzen gara, modernoagoak diren platerak eta tradizionalagoak eskainiz», dio Orbelako Egoitz Goikoetxeak. Pintxoekin ere gauza bera gertatzen da: «Tortillak, ogitartekoak, solomo ogitarteko txikiak, gildak... dauzkagu, baina baita pintxo berriagoak ere: kokotxen pintxoa, hirugihar eta perretxiko biribilkia, mangodun pintxoa...». Pintxo barra handia eta plater eskaintza zabala dago, edozeinek izan dezan Orbelako janariaz gozatzeko aukera. Azken urteetan, gainera, kartaz kanpo, garaian garaiko produktuak ere badauzkate: oilaskoak, arkumeak, barazkiak... «Gure baserri propioa daukagu», dio Goikoetxeak.

Produktuen kalitatea medio, etxean bezala sentitzen dira bezeroak Orbelan. «Jendeari gehien gustatzen zaiona bertako tratua ematen diegula da», baieztatu du Goikoetxeak. Gainera, pintxo eta plater batzuk Orbelan soilik jan daitezke eta egun zehatz batzuetan. Adibidez, arrakasta handia dauka kokotxen pintxoak, eta asteburuetan bakarrik dastatu daitekeenez, jendea propio joaten da hori jatera. Arrakasta horren gakoa produktuen kalitatea eta jatorria dira. «Beti saiatzen gara bertako produktuak erabiltzen eta sukaldeko lanak asko bereizten gaitu», dio Goikoetxeak. Horrela, mimoz prestatutako kalitatezko janaria dastatzeko aukera bikaina dago Orbelan.

ORBELA TABERNA

Helbidea. ERREMENTARI KALEA, 10, TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 01 67 80

Sare sozialak. Facebook: Orbela Taberna

Instagram: orbelataberna

Webgunea. orbelataberna@gmail.com

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!