Turismo gehigarria

[BABESTUTAKO EDUKIA] Pintxo ibilbidea: Kalitate handikoa

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 25a, 05:59

Hirugiharra eta ozpin-olio saltsa duen otarraintxo burruntzia aukeratu du 1990 tabernako Ander Mendizabalek. «Oso ondo funtzionatzen duen pintxo bat da eta jendeak asko eskatzen duena».

Anaiarekin batera, Mendizabalek urtarrilean hartu zuen Euskal Herria plazan dagoen taberna, baina aukeratutako pintxoak beraiek baino urte gehiago dauzka. «Etorri garenetik ez dugu aldaketa handirik egin. Aurretik zegoenari jarraitu diogu, aldaketa txiki batzuk eginda, baina generoa berdina da eta langile batzuk ere bai».

Mendizabalen hitzetan jendeari ikaragarri gustatzen zaion pintxoa da burruntzi hau, baina baita gainontzeko guztiak ere. Esate baterako, onddoen nahaskia eta foie grasa plantxan ere badauzkate aukeran. Gainera, karta, errazioak, hanburgesa eta sandwich bereziak, olagarroa eta txibia plantxan nahiz etxeko postreak ere jan daitezke bertan. Horien artean izarra 1990 krema da, gaztarekin egindako jogurtezko krema moduko bat gaileta eta mugurdi batekin egiten dute.

Arrakastaren gakoa erabiltzen duten produktu bikainetan dago. Gainera, kalitate eta prezioaren arteko erlazioa ere oso ona da. «Materiala ona denez, jendeari lasai eskaintzen dizkiot gure produktuak».

1990 tabernaren berezitasun handiena barran eta sukaldean dago. Izan ere, esaterako, hanburgesa on bat jan nahi duenak bertan dauka aukera. Barran ere badituzte beste hainbat gauza azpimarratzeko: garagardo eta kafe onak, konbinatu bereziak, ardoak… Garagardoa, adibidez, kupeletakoa eduki beharrean, bodegakoa daukate. «Tankeak dauzkagu eta ez dutenez gasarekin funtzionatzen, askoz ere finagoa eta freskoagoa da». Produktuen kalitateari ez ezik, bezeroekin duten tratuari ere ematen diote garrantzia. Kalitatez jateko leku goxo bat da, beraz, 1990 taberna.

1990 TABERNA

Helbidea. EUSKAL HERRIA PLAZA, 5-BEHEA, TOLOSA.

Telefono zenbakia. 943 11 90 17 Sare sozialak. Facebook: 1990 Gastroteka Tolosa Ordizia Arrasate, eta 1990Gastroteka.

Webgunea. www.1990gastroteka.eus

E-maila. tolosa@1990gastroteka.eus

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!