Material bete autobusa errefuxiatuen kanpalekuetara

Tolosaldea Sahararekin elkarteak Irungo Udalak emandako autobus bat jarri du Aljerian kokatutako saharar errefuxiatuen kanpalekuetarako bidean. Autobusa hezkuntza eta ospitale materialarekin, arroparekin eta elikagaiekin bete du.

Elikagaia martirien ospitalera eramango dute. Ospital horretan inbasio garaiko bonbardaketa kimikoek zauritutakoak artatzen dituzte. Sahararen aldeko elkartetik gogoratu dute gaur egun oraindik ere, saharar zonalde liberatuetan badirela pertsonen aurkako minak, eta bertako herritarrengan ondorioak uzten dituztela. "Krimen horien erantzule ez da soilik Maroko, baita beste hainbat lurralde ere, eta horietan erantzukizun handiena Espainiak du, eta bertako monarkiak, alderdi popularrak eta alderdi sozialistak. Europar Batasunean ematen diren negoziaketetan beti Marokoren mesedetan hartzen dituzte erabakiak lehengaiaren ustiaketan".

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!