2019/03/08 00:00

Martxoak 8, GREBA FEMINISTA

Martxoak 8, GREBA FEMINISTA
Tolosa Tolosaldea

Tolosaldeko Asanblada Feministak osatutako egitaraua.


Gauerdian. Greba feministaren hasiera irudikatzeko, batukadarekin martxa Tolosako Triangulotik. Aroztegieta kaletik barrena Euskal Herria plazara joango dira, eta handik Plaza Berrira. Bertan amaituko dute. Beltzez jantzita eta osagarri moreak soinean bertaratzera deitu dituzte emakumeak.

10:45. Kotxe karabanak elkartuko dira Usabalen, Tolosari buelta bat emateko. Hiru azpieskualdetatik abiatuko dira aurrez (Aiztondo-Anoetaldeatik, Ibarraldeatik eta Alegialdeatik).

12:00. Eskualdeko manifestazioa, Tolosako Trianguloa plazatik. Ibilbidea: Trianguloa, Korreo kalea, Gorriti plaza, Rondilla kalea, San Frantzisko pasealekua, Foruen etorbidea, Nafarroa etorbidea, Zumalakarregi pasealekua, Trianguloa plaza.

* Ibarratik Tolosara giza-katea egingo dute, manifestazioaren aurretik.
*Aiztondo bailaran azpieskualdeko mobilizazioa egingo dute.

14:00. Bazkari autogestionatua Zerkausian.

18:00. Sabel dantza emanaldia Tolosako Trianguloa plazan.

18:30. Clown saioa Trianguloa plazan.

19:00. Mobilizazioa Trianguloa plazatik abiatuta, Alde Zaharrean barrena.

Ondoren. Afari-merienda autogestionatua Zerkausian.

00:00. Greba feministaren amaiera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!