Feminismoaren inguruko nazioarteko kongresu bat hartuko du Topic zentroak, otsailean

Tolosaldeko Ataria 2018ko abe. 19a, 11:23

Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatuta, Feminismoa 4.0: feminismo olatu berriaren irakurketa politikoak eta sozialak izeneko kongresua izango da, Tolosan, otsailaren 14an eta 15ean. Izena emateko epea zabalik da.

Saioak hiru esparrutan jarriko du fokua: ekonomian, zaintza lanetan eta indarkeria matxistan, eta horietatik abiatuta, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko nazioarteko mugimenduen gaur egungo egoera ulertzeko saiakera egingo dute.

Feminismoaren agenda globalari ere erreparatuko diote, berdintasunerako nazioarteko politika publikoetan mugimendu horien eskaerei erantzuteko aintzat hartu beharreko elementu nagusiak identifikatuz.

Kongresuan izena emateko epea zabalik da, gipuzkoa.eus webgunean. Hauxe izango da bi egun horietarako egitaraua:

Otsailak 14

8:45. Akreditazioen eta dokumentazioaren banaketa
9:15. Irekiera
09:30. Irekiera hitzaldia: Zer ari da gertatzen emakumeekin? Berdintasunaren aldeko emakumeen mobilizazio globalaren irakurketa soziala
10:15. Hitzaldi nagusia: Berdintasunaren aldeko politika publikoen historia eta papera. Hizlaria: Rosa Cobo, Generoaren Soziologiako irakaslea eta Genero eta Feminismo Ikasketetako zuzendaria. Coruñako Unibertsitatea
11:00. Mahai-ingurua
11:30. Atsedena - Kafe ordua
12:00. Mahai inguruak. 1.panela. Ekonomia: Ekonomia eta genero desberdintasunak.

  • Sistema ekonomikoa sostengatzen duten oinarriak ikuspegi feminista batetik. Hizlaria: Antonella Picchio, Ekonomia Politikoko Departamentuko irakaslea, Modenako eta Reggio Emiliako Unibertsitatea (Italia);
  • Zein da ekonomia feministaren planteamendua eta zer erronka aurkezten dira?. Hizlaria: Angela O’Hagan, Teoria Ekonomikoko irakaslea. Glasgow Caledonian University (Eskozia).
  • Bizitako krisialdiaren prozesua eta haren ondorioak ikuspegi feminista batetik. Hizlaria: Amaia Perez Orozko, Ekonomian doktorea. Ikertzaile independentea.

14:00. Bazkaria
15:00. Mahai inguruak. 2. panela. Ekonomia: Ekonomiaren beste aldea: zaintza lanak

  • Zaintza lanei heltzeko ereduak eta horiek genero desberdintasunekin duten lotura. Hizlaria: Carmen Castro, Ekonomiako doktorea eta nazioarteko aholkularia berdintasunaren arloan. Valentziako Unibertsitateko Ekonomia Feministaren Katedrako aholkularia.
  • Enplegua zaintza lanetan. Hizlaria: Isabel Otxoa, Laneko eta Gizarte Segurantzako Zuzenbideko irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatean. Bizkaiko Etxeko Langileen Elkarteko aholkularia.
  • Gizarte berrantolaketa zaintzaren beharrei erantzuteko. Hizlaria: Teresa Torns, Soziologiako doktorea eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle jubilatua.

17:00. Jardunaldiaren amaiera

Otsailak 15

09:00. Mahai inguruak. 3. panela. Emakumeen aurkako indarkeria matxista. Emakumeen aurkako indarkeria matxista bistaratzea, mobilizazio feministen eragile

  • Emakumeen aurkako indarkeria matxistaren funtzio soziala. Hizlaria: Nerea Barjola, Feminismoetako eta generoko doktorea
  • Mugimendu feminista emakumeen aurkako indarkeria matxistaren aurrean. Hizlaria: Montserrat Vila Planas, Plataforma unitària contra les violències de gènere de Catalunya plataformaren koordinatzailea.
  • Nora bideratu behar dira indarkeria matxistaren biktima diren emakumeen arretarako politika publikoak? Sistema penalaren mugak. Hizlaria: Miren Ortubay, Zuzenbide Penaleko doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, indarkeria matxistan aditua. Arartekoaren aholkulari juridiko ohia.

11:00. Atsedena - Kafe ordua
11:30. Mahai-ingurua: Agenda feminista globala. Zeri erantzuten dio eta zer erronka dakartza agenda feminista globalak?

  • Mobilizazio feminista politika neoliberalei eta eskubide sozialen murrizketari erantzuteko. Hizlaria: Julia Martí, FeministAlde talde feminista. Bilbo
  • Agenda feministaren erronkak gizarte-partaidetzarako espazioa ixtearen testuinguruan. Aktibisten aurkako indarkeria eta nazioarteko elkartasunaren modu berriak. Hizlaria: Marusia Lopez Cruz, JASS-Asociadas por lo justo nazioarteko erakunde feminista.
  • Emakumeen aniztasuna agenda feministan txertatzea. Hizlaria: Justa Montero, Madrilgo Asamblea Feministaren kide sortzailea

14:30. Bazkaria
14:30. Azken hausnarketak: Politika publikoetatik berdintasuna eraikitzeko gakoak

  • Berdintasunerako politika publikoen irakurketa historiko bat. Aurrerabideak, gabeziak eta erronkak. Hizlaria: Marina Subirats, Soziologiako katedraduna eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko irakasle emeritua. Emakumearen Institutuko zuzendari nagusia. Bartzelonako Udaleko errejidore ohia eta alkateordea.
  • Generoaren mainstreaming estrategia eta hura garatzeko gakoak. Hizlaria: Rosa Gomez, Idazkari tekniko orokorra, Andaluziako Juntako Ezagutza, Ikerketa eta Unibertsitate Saila. Sevilla.
  • Berdintasunerako politika publikoen erronkak EAEn. Posible ote da agenda feminista barne hartzea? Hizlaria: Mireia Espiau, Berdintasuneko zerbitzuburua. Vitoria-Gasteizko Udala.

16:30. Ondorioak
17:00. Kongresuaren amaiera

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!