Plastikorik gabe nola bizi irudikatzen

Itzea Urkizu Arsuaga 2018ko eka. 6a, 15:59

Eskola Agenda 21en ikasturte amaierako topaketan plastikoa izan dute hizpide; eskualdean 8.000 ikasle aritu dira aurten

Gaztetxoek ingurumena zaintzeko ikuspegian heztea da Eskola Agenda 21 proiektuaren helburua. Eusko Jaurlaritzak sustatuta, Tolosaldean garapen agentziak egiten du ikastetxeen koordinazio lana eta, mailaz maila, jasangarritasuna txertatzen daramatzate, urteak. 2017-2018 ikasturtean klima aldaketa izan dute hizpide, eta ikasturte amaierako topaketa egin dute, Tolosako Zerkausian. Ingurumenaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, plastikorik gabeko mundu bat irudikatu dute neska-mutilek.

Patxi Amantegi Tolosako ingurumen zinegotziak azaldu du, «sentsibilitatea» lortu nahi dutela halako jarduerekin. Bere iritziz, plastikoek eragin estetikoa dute, esaterako, erreka inguruetan-eta. Horrekin batera, ordea, zinegotziak kutsadura azpimarratu du: «Itsasoan, desegiten ez diren plastikoek irla erraldoiak osatzen dituzte, eta desegiten den plastikoa plastikozko hondar bilakatzen da. Animaliek hori jan, eta beren kate trofikoan sartzen dute. Beraz, bueltan etortzen zaigu guk geuk kontsumitutako plastikoa».

Munduan, minutuero, milioi bat plastikozko botila erosten dira. Datu horren harira, Garbiñe Mendizabal Tolosaldea Garatzeneko arduradunak ikuspegi jasangarriari eustearen garrantzia izan du hizpide: «Plastikozko objektu horien guztien %50 erabilera bakarrekoak dira, beraz, oso interesgarria da ikuspegi hori izateko belaunaldi berriak heztea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!