Bideoa zabaldu, bigarren bilaketa egiteko

Asier Imaz-Rebeka Calvo 2018ko api. 17a, 08:00

Iñaki Errazkin kazetariak Auzitegi Nazionalean deklaratu zuen, baita Pako Etxeberriak ere. «Nik Ramon Arnauk kontatutakoaren inguruan hitz egin nuen eta Etxeberriak datu horiekin egindako peritajearen inguruan, zergatik eman zion sinesgarritasuna jasotako informazio horri eta abar». Auzitegi Nazionalak kasua ireki zuen horren ondotik, eta horrela lortu zuten Gendarmeriak duela urtebete bilaketa egitea.

Errazkinek kasua ez ixteko beste ahalegin bat egin nahi izan du pasa den astean zabaldutako bideoaren bidez. «Auzitegi Nazionalak orain, beste eskaera bat egin beharko lioke Landetako epaitegiari Pako Etxeberriak datu asko edukita eta aztertuta egindako bigarren proposamen horretan ere bilaketa egiteko». Youtubera igo duen bideoa Auzitegi Nazionalera ere eraman zuela esan du Errazkinek, Iñigo Iruinen bidez. Lehen bilaketa hura eta gero, auzia gelditu zuten, duela urtebete, eta ordutik ez dute pauso gehiagorik eman gaia argitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!