Gutxieneko denborak, marka pertsonalak eta 20 domina eskualdeko atletentzat

Asier Imaz 2018ko ots. 22a, 13:08

Tolosa CF Atletismo taldeko kideek emaitza ikusgarriak lortu dituzte Gipuzkoako Gazte Mailako Txapelketan, pista estalian.

Asteburuan jokatu zen Pista Estaliko Gipuzkoako Atletismo Txapelketa, gazteen mailan. Hamaika urre, zilarrezko zazpi domina eta brontzezko bi lortu zituzten eskualdeko atletek. Horiez gain, Espainiako Txapelketarako gutxieneko denborak eta marka pertsonalak izan ziren eskualdekoen lorpenak.

Bestalde, Valentzian Pistako Espainiako Txapelketa jokatu zen asteburuan, eta Tolosa CF-ko Aitor Zabala bertan izan zen, 200 metroko proban. 22.15eko marka pertsonala hobetzea zen bere helburua, baina 23 segundotan ibili zen. Ez zuen zorterik izan kale zozketan, eta hirugarrengotik ibili behar izan zuen. Ez zuen kanporaketa gainditzerik lortu.

DOMINAK

60 m. gizonezkoak -16
3. Mikel Ezkerro 7,59

60 m. gizonezkoak -18
2. Joseba Larrauri 7,33

60 m. emakumeak
1. Maddi Lillo 8,31

400 m. emakumeak
2. Paula De Juan 59,87

600 m. emakumeak
2. Ainhoa Murua 1.47,80

Pisu Jaurtiketa
1. Maria Felisa Nnegue 11.96

Pertiga, gizonezkoak
2. Ander Martinez De Rituerto 2.80

200 m. gizonezkoak -20
2. Aimar Villanueva 25,24
3. Mikel Leonet 25,57

200 m. gizonezkoak -18
1. Ander Uranga 22,53

200 m. emakumeak
2. Ane Etxeberria 26,62

200 m. emakumeak -20
1. Paula De Juan 26,73

60 m. hesiak, gizonezkoak
1. Mikel Ezkerro 8,86

60 m. hesiak, gizonezkoak
1. John Cabang 8,31

Altuera jauzia, emakumeak
2. Eunate Martinez De Rituerto 26,73

Pisu jaurtiketa, 3 kg, emakumeak
1. Maria Felisa Nnegue 11,53

Pertiga, gizonezkoak
1. Ander Martinez De Rituerto 2.90

Pisu jaurtiketa, 4kg, gizonezkoak
1. Iker Esnaola 9,89

Pisu jaurtiketa, 6kg, gizonezkoak
1. Aingeru Martinez De Rituerto 9,85

Pisu jaurtiketa, 7,2kg, gizonak
1. Iraitz Pikabea 7,70

Argazki gehiago:

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!