XXXVI. Shanti Txapelketan izena emateko aukera

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 7a, 18:49

Urtero bezala urte amaierarekin batera Eguberrietako Shanti Txapelketa jokatzen da Tolosan, areto futbolean eta benjamin zein alebinen mailan. Aurten 36. edizioa ospatuko da. 2006/07. urtean jaiotako neska mutilek eta 2008/09koek, Shanti Kirolak dendan eman beharko dute izena, abenduaren 12ra arteko epean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!