Amezketako Zazpi Iturrik aurrera egin du

Tolosaldeko Ataria 2017ko abe. 7a, 18:44

Euskal Herriko Pilota Elkarteen Arteko Txapelketan lehen fasea gainditu du Zazpi Iturrik, EPLE kanporatuz. Lau t'erdian Zubiriak 18-12 irabazi zuen; buruz burukoan Egigurenek 18-14 eta binaka Labaka-Aizpuru 22-11 nagusitu ziren. Bigarren fasean, urtarrilaren 6an, Markinaren aurka jokatuko dute amezketarrek.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!