Emakumeen bi taldeek egin dute aurrera sokatiran

Imanol Garcia / Iosu Artutxa 2017ko abe. 5a, 16:09

Euskal Herriko 4x4 txapelketan ezin izan dute finalean sartu mutilen bi taldeek.

Ibarran jokatu da Euskal Herriko 4x4 Sokatira Txapelketaren ligaxkako bigarren eta laugarren saioa, eta etxekoek emaitza gazi-gozoak lortu dituzte. Emakumezkoen bi taldeek, Ibarra A eta Bk, aurrera egin dute eta abenduaren 17an finala jokatuko dute Kortezubin (Bizkaia). Gizonezkoen txapelketan, Ibarra Bk sailkapen onarekin bukatu zuen lehen jardunaldia, eta zenbait aldaketa egin zituzten bi taldeek finalerako sailkatzeko. Azkenean, ez ziren ez bat ez bestea sailkatu.

Emakumezkoetan, Ibarra Ak eta Bk ondorengo aurkariak izango dituzte finalean: Badaiotz, Beti Gazte A, Txantrea A eta Berriozar. Gizonezkoei dagokionez, orain urtarrilean hasiko den 8x8 txapelketari begira jarri beharko dira. Kortezubiko 4x4 finalean ondorengo taldeak izango dira lehian gizonezkoetan: Baigorri, Beti Gazte, Sokarri, Ñapurrak, Berriozar B eta Txantrea B.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!