ataria.eus

Eredu berritzailea jangelako esperientzian

  Hezkuntza  Amasa-Villabona  Zizurkil

Zubimusu ikastolak eredu berritzailea ezarriko du jangelako esperientzia atseginagoa eta dibertigarriagoa egiteko. Lehenengo saioa ekainaren 7an, asteazkenean, izango da 15:30etik 19:00etara ikastolako jangelan.

Zubimusu ikastolak, etengabeko hobekuntzari leial eutsiz, 2017-2018 ikasturtean eredu berritzaile bat ezarriko du ikasleen jangelako esperientzia atseginagoa eta dibertigarriagoa bihurtzeko.

Ekimena catering zerbitzuaz arduratzen den Askora enpresarekin elkarlanean gauzatuko dute Zubimusu ikastolan.

“Mahi-mahi by Askora” izenburupean, proiektuak bilatzen duena da “guztion artean ikasleek eguerdian bizi duten esperientzia berriz diseinatzea” eta baita “osagai hezitzaile gehiagoz hornitzea ere, jangela eta jolastokia ikasgelen luzapen bihur daitezen” arduradunen esanetan. “Taldeko lana, solidaritatea eta errespetua, esperientzia berriak sustatzen dituen balio nagusietako batzuk dira”.

Egitasmoa gauzatzeko, diseinu metodologia jakin bat erabiliko da eta parte hartuko dute ikasleek, familiek, irakasleek, jangelako langileek eta zuzendaritzako ordezkariek. Talde bakoitzak bere behar eta nahien ikuspegitik jorratuko du gaia.

Horretarako, hainbat lantegi antolatu dira. Lehenengo saioa ekainaren 7an, asteazkenean, izango da 15:30etik 19:00etara ikastolako jangelan. Bertaratu nahi dutenek baieztatu dezakete 943 69 23 21 telefonora deituz edo mail bat idatziz zubimusu@ikastola.eus helbidera.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa