"Prekarietateak horrelako ondorioak ekartzen ditu"

Rebeka Calvo Gonzalez 2017ko mai. 19a, 14:39

ELA, LAB, STEE-EILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek Lizarra garbiketa enpresan gertatutako lan istripua salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, Apatta-Errekan.

ELA sindikatuko Izaro Mujika ordezkariak elkarretaratzea prekarietatea salatzeko egin dutela esan du. "Azken finean, horrelako lan istripuak prekarietatearen ondorio izaten dira. Lan segurtasuna ez da bermatzen eta zoritxarrez horrelako ondorioak izaten ditu prekarietateak", esan du.

Sindikatuek lan segurtasuneko neurriak bete daitezela eskatu dute eta "ez daitezela diruarekin xuhurkerietan ibili". Urtea hasi zenetik zenbat lan istripu izan diren jakitea oso zaila dela esan du, "izan ere, enpresek istripuak ezkutatzen dituzte, eta zaila da kopuru zehatza ematea, baina egia da joera goranzkoa dela, hain justu prekarietateak gora egin duelako". Lan Prebentziorako Legea %100ean ez dela betetzen ere salatu du ELAko ordezkariak.

Zaurituen inguruan datu berririk ez dutela esan du, Donostiako eta Bilboko ospitaletan jarraitzen dutela, besterik ez. Osalanen ikerketaren emaitzen zain daudela ere aipatu du, "istripuaren erantzukizuna zeinek duen jakiteko".

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!