Arnastu euskara

Maiatzaren 27an arnastu euskara!

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 17a, 11:58

Arnastu Euskarak maiatzaren 27an hitzordu garrantzitsua du Tolosako Alde Zaharrean: herritarrek lipdub erraldoi bidez euskaraz bizitzeko hartu duten hautua oihukatuko dute. Horretarako, eskualdeko norbanako ezberdinak euren gonbitea luzatzen hasiak dira. Jarraian, bigarren bideo honetan jasota kultura euskaraz dantzatu, idatzi, abestu edota sortzen dutenena.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!