Hamaiketakoa (Aiztondo) 2017-05-08

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 8a, 11:00

Aste honetako Hamaiketakoan, Tolosaldea Sahararekin elkarteak Maiatza Borrokan egitarauaren barruan antolatu dituen ekimenak aipatu ditugu, besteak beste, Anoetako plazan haima bat jarriko delako ostiralean eta dokumental bat ere eskainiko dutela. Ostiralean bertan, Villabonako Subijana etxean Xenpelar Dokumentazio Jardunaldiak egongo dira eta Nere Erkiagak hitz egin digu horri buruz. Maiatza Saltsan ekimena ere aurkeztu berri dute. Datorren maiatzaren 20an izango den festa handiaz hitz egin dute besteak beste Maite Amenabar Zizurkilgo alkate ordeak, Ainhoa Larrea kultur teknikariak eta Joxin Azkue Hernandorena kultur elkarteko kideak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!