ataria.eus

Danok Danena, Euskadiko txapeldun taldeka

  kirola  Amasa-Villabona  Zizurkil

Apirilaren lehen egunean Euskadiko Halterofilia Txapelketa jokatu zen Galdakaon, Bizkaian. Junior mailako pultsulariak aritu ziren lehian bertan.

Ohi bezala, eskualdetik ordezkaritza zabala joan zen txapelketara, Danok Danena Halterofilia taldeko koloreak defendatzera. Taldeka, Tolosaldeko gizonezkoak txapeldun geratu ziren, eta emakumeak bigarren. Imanol Zulaika, Aitor Gabirondo, Xabier Altadill, Xabier Amonarriz eta Jon Kepa Kortajarenak osatu zuten txapeldunen taldea. Bigarren, berriz, Goretti Amonarriz eta Aynabel Davilak osatutako bikoa geratu zen. 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa