Tolosaldeko Giltzarria

Jarraipen berezia igandean

Tolosaldeko Ataria 2017ko mar. 16a, 16:51

Tolosaldeko Giltzarriak antolatutako galdeketaren jarraipen berezia egingo dugu igandean.

Egun osoan zehar, herriz herriko jarraipena egingo dugu webgunean eta sare sozialetan. Iluntzean, herri guztietako emaitzak bilduko ditugu eta zortzi orriko egunkari berezia argitaratuko dugu astelehenean. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!