Korrika 20 -2017-

Apirilaren 4an eta 8an pasako da 20. Korrika Tolosaldetik

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 11a, 11:11

Herriz herri osatu diren Korrika batzorde guztiek elkarrekin egingo dute bilera datorren astelehenean.

20 edizioko eskarmentua dute AEKko kideek Korrika antolatzen, eta hain justu, 1980an euskararen aldeko lasterketa bat sortzeko ideia izan zuten gizon-emakumeak omenduko ditu aurtengo ekitaldiak.

Esperientziak erakutsita kronograma zehatza jarraitzen dute AEKko kideek bi urtez behingo zita aurkezteko: azaroaren hasieran eman zuten ezagutzera Batzuk leloa eta horri lagunduko dion irudia; Abenduaren erdialdera Zirkorrika kantua entzun ahal izan zen lehen aldiz eta aste honetan 20. Korrikak izango duen ibilbidea eman dute ezagutzera. Otxandiotik Iruñearako bidea egingo du 11 egunetan eta Tolosaldetik bi alditan pasako da: apirilaren 4an eta 8an.

Eskualdeko AEK hasi da dagoeneko Korrikaren pasaera prestatzen. Edurne Ayuso ariko da Tolosaldeko ibilbidearen ingurukoak koordinatzen eta herriz herri osatu diren batzordeen laguntza izango du horretarako.

Batzordeetako kide guztiek eta Korrikaren alde egin nahi duten herritarrek, lehen hitzordua izango dute astelehenean, urtarrilak 16, 19:00etatik aurrera Irurako plazako ikastolaren gela borobilean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!