Ostegun Gizeneko makil soinuak

Maier Ugartemendia 2016ko ots. 3a, 18:54

Otsailaren 4a izanik, Ostegun Gizena izateaz gain, Santa Ageda bezpera ere izango da biharkoa

Aurtengoa Santa Ageda bezpera berezia izango da eskualdean. Izan ere, Ostegun Gizena egokitu da aurtengoan otsailaren 4a, eta horrek zenbait herritako ohiturak aldatu egin ditu. Edonola ere, eskualdeko herri askotan eutsiko diote urteroko tradizioari, eta gehienetan bertsolari eta trikitilarien laguntzarekin arituko dira eskean, lagun talde, abesbatza edo elkarteak.

SANTA AGEDA BEZPERA

ADUNA
17:30. Plazatik abiatuko dira.

ALEGIA
19:00. Txintarri abesbatza eta Zazpi Astoren Gainean bertso taldea Larraitz auzoko plazatik abiatuko dira.

ALTZO
17:30. Kantuan ibiliko dira eta plazan amaituko dute ibilbidea.

AMASA-VILLABONA
18:30. Kultur etxetik abiatuta, Eresargi Abesbatza kantari ibiliko da Oihana Iguaran bertsolariarekin.

ANOETA
09:30. Ikastolako haurrak aterako dira kantari.
15:15. Herritarrak plazan bilduko dira, baserriz baserri kantari joateko.

ASTEASU
19:00. Elizmendiko plazan.

BIDANIA-GOIATZ
18:00. Bidaniako frontoian.

IBARRA
19:00. Izaskun auzoko beheko jatetxean elkartuko dira eta eskean ibili ondoren, Xeplan batxuri-zopa jango dute.

IKAZTEGIETA
15:00. Ostatuan.

TOLOSA
18:30. Lizardi elkartean bildu eta kaleetan ibiliko dira txilabekin.

ZIZURKIL
17:00. San Millan ikastetxetik abiatuta.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!