215 parte hartzaile iritsi dira Tolosara Ehunmiliak proban

Tolosaldeko Ataria 2015ko uzt. 11a, 13:35

Guztira 256k ekin diote probari. Tolosara iritsi direnetatik 17 parte hartzailek utzi dute proba bertan. Orokorrean, iaz baino ordubete lehenago igaro dira Tolosako Usabaleko gunetik.

Ehunmiliak proban bi gune garrantzitsu daude, eta horietako bat Tolosako Usabal kiroldegian jarri dutena da. David Jaular bertako arduradunak azaldu duenez, Usabal kiroldegian aukera izan dute "hotel batean bezala egoteko, parte hartzaileek beraiek esaten dutenez. Leku estalia da, goxoa, ibilbideko beste batzuekin alderatuta, eta bertan izan dute jatekoa, dutxak, masajea, medikua... Motxilak ere utzi dituzte aurretik, eta arropaz aldatzeko aukera izan dute". Bestalde, ez da ezer larririk gertatu Tolosarako bidean; ohiko oinetako babak sendatu behar izan dituzte osasun zerbitzuetakoek.

10:30erako 180 pertsona pasatu dira Usabalgo gunetik, eta horietatik zazpik utzi dute proba. 04:06ean pasa da lehenengoa, Juan Carlos Sagastume Guatemalakoa. "Ez dago faboritoen artean, eta ezustekoa izan da. Oso ondo zegoen Tolosara iritsi denean", esan du Jaularrek. Imanol Aleson faboritoetako bat hirugarren pasa da, eta une honetan aurreneko postuan doa proban.

Tolosako guneaz gain, eskualdean beste lau daude Ehunmiliak proban: Zelatun, Jazkue gaina, Amezketa eta Txindoki.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!