Korrika 19 -2015-

Furgoneta batek esnarazitako eskualde hura

Itzea Urkizu Arsuaga 2015ko mar. 21a, 12:54

Korrika eskualdean sartzearekin batera esnatu da, herriz herri, Tolosaldea. Zeruaren bide beretik, euskahaldunek ere argitu egin dute euskararen bidea, Korrikako furgonetako doinuak lagun.

Begirada urduriak, ilusioa, lekukoa partekatzeko grina, euskaldun izatearen poza, AEK-ko antolatzaileen neke zoriontsua eta beste hamaika kontu atzeman daitezke bertatik, Urepeletik Bilborainoko bidea osatu duen zati txiki horretan.

Eta horixe izoztu du TOLOSALDEKO ATARIAko kamerak, 05:30etarako Gipuzkoako mugara bertaratu den kuadrila tolosarragandik hasi, eta Adunako azken kilometroan lasterka egin dutenenganaino. Haur, gazte eta zahar, elkarri lekukoa eman diote, euskararena, eta argi geratu da euskahalduntasunak ez duela mugarik.

 

 

Erlazionatuak

Azkeneko Korrika txikiak egin dituzte

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 27

Bidania-Goiaztik Ikaztegietara

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 24 Tolosaldea

Korrikak ez du etenik

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 23

Lekuko guztiak, iruditan

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosaldea

"Egun hunkigarria da guretzako"

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 21 Tolosa

Zerkausia, euskararen eta kulturaren lapiko

Itzea Urkizu Arsuaga 2015 mar 19 Tolosa

Eskolak hasi dira Korrikaren etorrera girotzen

Tolosaldeko Ataria 2015 mar 18

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!