Mendiarekiko eta lasterketekiko maitasunak Izaskunen batu ditu

Maier Ugartemendia 2015ko ots. 21a, 18:50

III. Euskaltrail eguna ospatzen ari dira eskualdean. Mendi lasterketatan ibiltzen diren emakume eta gizonezkoak elkarrekin igarotzen duten eguna da gaurkoa.

Mendi ibilaldia, bazkaria, zozketa, hitzaldia.... Denetarik izan dute lasterkariek aurtengo Euskaltrail egunean. Horrez gain, ohikoa den bezala, bazkalostean sari banaketa ere egin dute. Hain zuzen ere, 2014ko Euskaltrail sariak banatu dituzte.

Lasterketari onenaren saria Zegama-Aizkorrik jaso du, eta Ainhoa Txurruka izan da lasterketaren izenean saria jaso duena. Aurtengo aipamen berezia, berriz, Jokin Lizeagak jaso du. Korrikalari onenaren saria, Maite Maiora eta Aritz Ejeak jaso dute.

Horrez gain, mendi lasterketetako euskal selekzioko kideek ere prentsaurreko bat eskaini dute, aurtengo denboraldirako izango diren berrikuntzen berri emateko. Aipatu aurten oraindik taldea osatuko duten kideak zehazteke daudela. Izan ere, lasterketa ezberdinetan jasotako emaitzek bestelako lasterketatan parte hartzeko baliagarriak izango baitira. Horrez gain, lehenengo aldiz Espainiako Ultra txapelketetan eta Km Bertikal lasterketetan parte hartuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!