Astelenita 2015

Aisialdi taldeak ere, euripean

Tolosaldeko Ataria 2015ko ots. 16a, 15:42

Astelenitan aisialdi taldeen txanda izaten da. Sei talde aritzen dira kalez kale dantzan; Kazkabarra, Kirikiño, San Bernardo, Atsedena, Ttenttek eta Txiribitu, eta aurtengoan ere ez dute huts egin, nahiz eta euriak ez dien utzi tarte bakar batean ere. Goizean goiz bilera egin dute aterako ziren ala ez erabakitzeko, eta azkenean baietz erabaki dute, nahiz eta beranduxeago hasi diren.

Kazkabarrakoak itsasoko animaliak gaia aukeratu dute, eta olagarro, karramarro, txipiroi, arrain eta itsas zaldiz atera dira. Kirikiñokoak Nungu-Nungu tribu afrikarra asmatu dute eta horretaz mozorrotu. San Bernardoko gazteak Hangry Birds bideojokoa aukeratu dute eta txori gorri, urdin eta horiz atera dira batzuk, eta txerri berdeaz beste batzuk. Atsedenakoak beren aldetik, Peter Pan istorioko Peter Pan, Wendy, Campanilla eta umezurtzez atera dira. Ttenttek berriz, Priscila basamortuko erregina aukeratu dute, eta bukatzeko, Txiribituk Doremi-ren magia marrazki bizidunak ekarri dituzte Tolosara, eta mozorro more, arrosa, laranja eta urdinak atera dituzte kalera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!