Elkartasun afaria egingo dute Stop Sanfilippo fundaziorako dirua biltzeko, Alegian

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 24a, 11:31
Stop Sanfilippo fundaziora dirua bideratzeko asmoz, Gipuzkoako bost sukaldarik elkartasun afaria antolatu dute. Alegiako Route 33n ondoan dagoen 3. pabiloian egingo dute afaria, uztailaren 3an, eta bost sukaldarietako bi Tolosaldekoak dira; Route 33 bertako Felix Garrido eta Tolosako Botarri jatetxeko Txemari Esteban. Entsegu klinikoa egiteko 3 milioi euro behar dituzte, eta jada, milioi bat euro biltzea lortu dute.

Tolosaldeko Felix Garrido eta Txemari Esteban sukaldariez gain, Ruben Trincado Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko sukaldariak, Errenteriako Asier Abal Versalles jatetxekoak eta Donostiako Jokin Zabala Okendo jatetxekoak ere parte hartuko dute elkartasun afarian.


Alegiako Route 33 Gourmeten alboan dagoen 3. pabiloian emango dute afaria, uztailaren 3an, eta menuak 40 euro balio du. 150 menu egingo dituzte eta izena 943 65 14 84 telefono zenbakian eman daiteke. Dirua 2095 5020 00 9113978641 kontu zenbakian sartu behar da.
 
Ekintza honen irabaziak Stop Sanfilippo Fudazioara bideratuko dituztela esan dute antolatzaileek, izan ere fundazio honek 3.000.000 euro behar ditu gaitz honen ikertzaileak ekartzeko.
 
Goi mailako gastronomia 40 euroren truke
Afaria hasierako batzuk eta Oreretako Versalles jatetxeko Asier Abalek egindako  ahate entsaladarekin hasiko da. Ondoren, foie eta perretxikuz betetako ravioliak jan ahalko dira Donostiako Okendo jatetxeko Jokin Zavalak eginak. Hirugarren platerra legatz esfera txangurroz betea izango da, Alegiako Route 33 Gourmeteko Felix Garrido eta Tolosako Botarri jatetxeko Txemari Estebanek prestatuko dute. Bukatzeko Donostiako Mirador de Ulia jatetxeko Ruben Trinkadok prestatuko ditu masail konfitatuak. Azkenburua Ogiberri goxotegiak eskeiniko du.
 

Sanfilippo gaitza duen Ibarrako Oier Iribarrenen gurasoak, Kepa Iribarren eta Izaskun Aizpurua, elkarrizketatu ditu gaur, Maite Artolak Euskadi Irratiko Faktorian.


Erlazionatuak

Gutuna: Eskerrik asko

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 18 Ibarra

Hogeiak bai, bi ordutik behera ez

Tolosaldeko Ataria 2014 eka 14 Tolosa

Eskerrik asko!

Hauspoa kultur elkartea 2014 mai 06 Ibarra

Oier Iribarrenek zure laguntza behar du

Tolosaldeko Ataria 2014 mar 27 Ibarra

Sanfilippori stop

Ainhoa Oiartzabal 2014 mar 30 Tolosaldea

Sanfilippo duen Oier Iribarreni lagunduz

Tolosaldeko Ataria 2014 ots 10 Ibarra   Tolosa

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!