Zizurkil, sega

Alatzne Etxaburua zizurkildarra «gustura» agertu da etxean lortutako txapelarekin

Tolosaldeko Ataria 2014ko eka. 23a, 10:32
Parte hartzaile guztiak
Gipuzkoako Azkartasun Sega Txapelketa jokatu zen igandean, Zizurkilgo Areta baserrian. Emakumezkoetan hiru segalarik hartu zuten parte, guztiak eskualdekoak, eta azkarrena Zizurkilgo Alatzne Etxaburua izan zen. 50 metro karratuko bina sail mozteko hiru minutu eta 28 segundo behar izan zituen. Bigarren, Hernialdeko Alaitz Imaz gelditu zen, eta hirugarren Ibarrako Ainara Otamendi.

Zizurkilgo segalaria gustura gelditu zen egindako lanarekin: «Normalean zazpi metroko luzerakoak izaten dira, eta horietan hobeto moldatzen naiz. Hala eta guztiz ere ongi sentitu nintzen». Aurten sentsazio onekin ari da segan Etxaburua, eta are gehiago, igandeko baldintzetan: «Jende ugari joan zen proba ikustera, ez nuen espero. Giro ederra egiten zuen, haizea ere bazen eta belar ona, pixka bat itxia baina ona».
Gizonezkoetan, Igor Esnaolak irabazi zuen proba, Mikel Garayalderen aurretik. Eskualdeko lehen ordezkaria Juan Joxe Lizaso izan zen. Asteasuarrak hirugarren amaitu zuen proba. Gizonezkoetan hamabi segalarik hartu zuten parte, azken unean, Mikel Alkorta ez baitzen joan Zizurkilera. Guztira 100 metroko sail bana moztu behar izan zituzten, eta azkarren ebakitzen zuten lehen hirurek, bigarren bati heldu zioten.
Baliarraingo Jokin Garmendia bosgarren gelditu zen; Peio Argaia zizurkildarrak zazpigarren egin zuen; Oier Urkola anoetarrak zortzigarren; Asteasuko Aitor Alkainek hamaikagarren amaitu zuen, eta Anoetako Joakin Garmendiak, hamabigarren.
Guzti horiek azken sailetik at gelditu ziren, eta finala ikusle bezala ikusi behar izan zuten.

 

Sailkapenak

Emakumezkoak:

1.- Alatzne Etxaburua (Zizurkil) : 3 mintutu eta 28 segundo (1'45'' + 1' 43'')

2.- Alaitz Imaz (Hernialde): 4 minutu eta 26 segundo (2'19'' + 2'07'')

3.- Ainara Otamendi (Ibarra): 4 minutu eta 51 segundo (2'19'' + 2'32'')

Gizonezkoak:

1.- Igor Esnaola : 4 minutu eta 46 segundo (2'19'' + 2'27'')

2.- Mikel Garaialde: 5 minutu eta 39 segundo (2'48'' + 2'51'')

3.-Juan Joxe Lizaso (Asteasu): 5 minutu eta 44 segundo (2'48'' + 2'56'')

 

- Iñigo Mercader: 2 minutu eta 51 segundo

- Jokin Garmendia (Baliarrain): 3 minutu eta 7 segundo

- Julen Gabirondo: 3 minutu eta 10 segundo

- Peio Argaia (Zizurkil): 3 minutu eta 25 segundo

- Oier Urkola (Anoeta): 3 minutu eta 29 segundo

- Suharri Irazustabarrena: 3 minutu eta 33 segundo

- Iban Pardo: 3 minutu eta 43 segundo

- Aitor Alkain: 4 minutu eta 20 segundo

- Joakin Garmendia (Anoeta): 4  minutu eta 44 segundo

 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!