Zizurkil da bigarren finalista Harituz bertso txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2014ko mar. 31a, 17:04
Aurreko ostiralean Andoaingo Irunberri tabernan jokatu zen Harituz bertsozaleen elkarguneak antolatu duen herriarteko bertsolari txapelketaren bigarren finalerdia. Etxeko taldearen aurka gailendu ziren zizurkildarrak eta honenbestez finala jokatuko dute Berastegiko taldearen aurka.

Datorren apirilaren 11n jokatuko da finala Anoetako Gaztetxean. Berastegiko taldetik arituko dira Iñigo Gorostarzu, Ibon Karrera eta Beñat Salbarredi eta Zizurkilgo taldean kantatuko dute Unai Mendizabalek, Jon Ormazabalek eta Joseba Otaegik. 

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!