Jaka-Rezusta garaile Promozioko binakako pilota txapelketan

Tolosaldeko Ataria 2014ko ots. 10a, 10:51
Larunbatean promozioko binakako pilota txapelketaren barruan jokatu zuen Jaka lizartzarrak Rezusta bikotearekin batera. Garaipena lortu zuen gainera, Tainta eta Mendizabal Bigarrenaren aurka.

Atzo Bilbon, promozioko binakako txapelketa honetan jokatu zuen Xabi Tolosa anoetarrak Mendizabal III.arekin bikote eginda. Partida bertan behera geratu zen Rico IV.a eta Larunbe 17 eta 10 irabazten ari zirela. Jorge Ricok lesioa izan zuen atzo Bilboko frontoian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!