Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Mendinueta-Gorrotxategi garaile, Ogi Berri Migel Soroa txapelketako laugarren jardunaldian

Ogi Berri Migel Soroa Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan Tolosako Beotibarren, eta elite mailan Mendidueta-Gorrotxategik 22-15 irabazi zieten Urretabizkaia-Urruzolari.

Gorrotxategi izan zen partidako protagonista. Partida gogorra izan zen, eta Gorrotxategi izan zen lehian agindu zuena; kolpe bizia izan zuen. Mendinueta aurrelariak partida serioa egin zuen, nahiz eta tantoak bukatzerakoan arazoak izan. Urretabizkaiak ere ondo jokatu zuen, defendatu behar izan duenean bikain aritu da. Urruzola fresko hasi da, baina okertzen joan da tantoak pilatu ahala, eta jaisten joan da Gorrotxategiren sendotasunak nekatuta.

21 urtetik azpikoen mailan Labaka-Ander Imazek 22-16 irabazi diote Larunbe-Apeztegiari. Labaka izan zen partidan hobekien moldatu zena. Eta jubeniletan Zubiri-Urizarrek 22-19 irabazi zieten Matxin-Aburuzari.

 

Erlazionatuak

Labakak eta Imazek ezustekoa eman dute

Alegia Tolosa

Iñaki Artolak eta Gorritik finalerako txartela lortu dute Ogi Berri Migel Soroa txapelketan.
Jokin Altuna amezketarra bikain, Migel Soroa Txapelketan

Amezketa Tolosa

Azken txanpan dabiltza Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketan, igandean finalaurrekoen txanda izango baita. Bien bitartean, pilotazaleek partida ...
Artolak eta Urbietak joko maila igo dute Soroan

Alegia

Bi aurrelariek partida izugarria jokatu dute Tolosako Beotibar pilotalekuan; alegiarra nagusitu da amaieran
Elordi, Imaz eta Elezkanoren diztira, Migel Soroan

Tolosa

Tolosako Beotibarrek beste behin ere itxura polita erakutsi du, etorkizuneko pilotarien lehian
Arrieta-Arratibel eta Artola-Gorriti garaile Ogi Berri Migel Soroa Txapelketan, atzo

Tolosa

Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketako partida biziak ikusi ahal izan ziren atzo, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Jubeniletan Peña-Martijak 22-1...
Larunbatetik igandera pasa da Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Tolosa

Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketako partidak igandean jokatuko dira asteburu honetan. Larunbatean kaldereroak ospatuko dituzte Tolosan, eta h...
200 ikusle eta pilota partida bikainak, Ogi Berri Migel Soroa txapelketaren bigarren jardunaldian

Tolosa

Ikuskizun ederra eskaini zuten atzo arratsaldean Ogi Berri Migel Soroa txapelketako pilotariek. Tolosako Beotibarrek itxura ederra hartu zuen, 200 ...

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!