Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Mendinueta-Gorrotxategi garaile, Ogi Berri Migel Soroa txapelketako laugarren jardunaldian

Tolosaldeko Ataria 2014ko ots. 10a, 10:25
Ogi Berri Migel Soroa Txapelketako laugarren jardunaldia jokatu zuten asteburuan Tolosako Beotibarren, eta elite mailan Mendidueta-Gorrotxategik 22-15 irabazi zieten Urretabizkaia-Urruzolari.

Gorrotxategi izan zen partidako protagonista. Partida gogorra izan zen, eta Gorrotxategi izan zen lehian agindu zuena; kolpe bizia izan zuen. Mendinueta aurrelariak partida serioa egin zuen, nahiz eta tantoak bukatzerakoan arazoak izan. Urretabizkaiak ere ondo jokatu zuen, defendatu behar izan duenean bikain aritu da. Urruzola fresko hasi da, baina okertzen joan da tantoak pilatu ahala, eta jaisten joan da Gorrotxategiren sendotasunak nekatuta.

21 urtetik azpikoen mailan Labaka-Ander Imazek 22-16 irabazi diote Larunbe-Apeztegiari. Labaka izan zen partidan hobekien moldatu zena. Eta jubeniletan Zubiri-Urizarrek 22-19 irabazi zieten Matxin-Aburuzari.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!