675 parte hartzaile Ero Etxe elkartearen krosean

Tolosaldeko Ataria 2014ko urt. 20a, 10:00
Antolatzaileak oso pozik daude parte hartzearekin; "parte hartzaile eta lagundu duten guztiei eskerrak eman behar dizkiegu", esan dute.

Igande goizean giro ederra egon zen Tolosan Ero Etxe elkarteak krosari esker. Aurten 27. aldiz antolatu dute lasterketa, eta izena 827 pertsonek eman bazuten ere azkenean 675 izan ziren parte hartzaileak.

Ero Etxe elkarteko kideak oso pozik daude krosak emandakoarekin, eta parte hartzaile zein lagundu duten guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!