Igandean, manifestazioa presoen eskubideen alde

Mikel Iraola 2013ko aza. 29a, 10:00
Tantaz tanta itsasoa gara! lelopean manifestazio nazionala burutuko da datorren urtarrilaren 11n presoen eskubideen alde. Milaka tantaz osatutako elkartasunezko itsaso zabala sortu aurretik, ordea, ibaiadarrak eratuko dituzte Euskal Herriko txoko askotan. Tolosan, esaterako, igande honetan hasiko dira bide horretan, eta manifestazioa egingo da Triangulotik 19:30ean abiatuta.


«Ezinezkoa da erreka baten ibilbidea geldiaraztea, beti topatuko baititu itsasoratzeko zirrikituak.Horixe erakutsi du Herrira-ren aurkako operazioak» aldarrikatu dute manifestazioaren antolatzaileek. «Gatazkaren konponbidean eta guztientzako eskubideak bermatuko dituen bakearen bila» jardun direla adierazi dute, eta «konponbidea nahi bada, gatazkak sortutako ondorioak haintzakotzat hartzea beharrezkoa» dela.
Adierazpen horrekin bat egin dute eskualdeko hainbat eragile eta norbanakok: eskualdeko udal ordezkariak, Kike Amonarriz, Lizardi, Tolosako Bertso eskola, LAB, ELA, Sortu, Bilgune Feminista, Ernai, IA, EHNE, Otsabiko Gazteak, TOPA, Emeterio Zaldibia eta Glaukoma musika taldeak, besteak beste. Lanak «etenik ez duela»  esanaz amaitu dute.

 

Gaur, hilak 29, Azken ostirala

Aduna. 20:00etan.
Alegia. 19:30ean.
Altzo. 18:30ean.
Amezketa. 19:30ean.
Anoeta. 19:30ean.
Asteasu. 19:00etan.
Berrobi. 19:30ean.
Berastegi. 19:30ean.
Bidania-Goiatz. 19:00etan.
Ibarra. 19:30ean
herriaren sarreran.
Ikaztegieta. 20:30ean.
Irura. 19:30ean.
Gaztelu. 19:30ean.
Txarama. 20:15ean.
Lizartza. 20:00ean.
Tolosa. 19:30ean.
Amasa- Villabona. 20:00ean.
Zizurkil. 20:00ean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!