Zahori bizitza, Imanol Etxeberriaren eskutik

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 23a, 16:48

Gaur, Tolosako Hamaiketakoan, Imanol Etxeberria zahoria izan da protagonista. Duela ia 18 urte hasi zen ura bilatzeko tekniketan sakontzen, eta gaur egun ogibide hori uztartzen du, reikiarekin batera.

Bestalde, Koldo Etxaberen kasua ezagutu dugu. Duela 12 urte inguru akaina batek hozka egin zion, eta osasunean eragin larriak utzi dizkio horrek. Urtetan ezer jakin gabe egon den arren, orain, Alemanian proba batzuk egin eta gero, antibiotiko bat hartzen ari da. Bere kasua ezagutarazi nahi izan du, antzeko egoeran dagoen jendeak errealitate hori badela ikus dezan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!