Oargiren irteerarako izen ematea, gaur

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 22a, 12:22

Larunbatetik igandera bitarteko irteera antolatu du Oargi elkarteak. Izen emateko azken eguna gaurkoa da, 20:30ak arte.

Maiatzak 27, larunbata: Goizeko 08:00etan Tolosako Usabal kiroldegitik aterako dira, Sobron herrira joateko. Iristean, ferrata egingo dute.  Ferratak hiru zati ditu, zailetik errezera doa, eta tarte bakoitzean atera daiteke gaizki ikusiz gero.

Ondoren Espejoko aterpera joango dira lo egitera.

Maiatzak 28, igandea: Herran herrira gerturatuko dira eta bertatik Santa Ana gailurra igoko dute, Erribera herri aldera jaitsiko dira eta Puron erreka jarraituz berriro ere Herranera itzuliko dira, 10km inguruko itzulia izango da. Azkenik, Tolosara itzuliko dira.

Eraman beharreko materiala: Arnesa, ferratetako disipadorea eta kaskoa.

Elkartean materiala alokatu ahal izango da.

Izena emateko azken eguna maiatza 22-a, astelehena izango da,  20:30 arte.

Izena emateko 688698642 telefonoan edo info@oargi.org emailean.

Izena ematerakoan 20€ aurreratzea derrigorrezkoa izango da, ondorengo kontuan:

Euskadiko Kutxa / Caja Laboral: 3035 0028 11 0281141038

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!