Tolosako sanjoanak 2017

Zein kolore izango dute aurtengo sanjoanek?

Tolosaldeko Ataria 2017ko mai. 15a, 17:51

Tolosako Udalak zabaldu du, jada, 2017ko San Joan jaiak iragartzeko bozketa; hilaren 21era bitarte, zazpi hautagaietako bat aukeratu ahal izango da.

Epaimahai batek aurre-aukeraketa egin du, eta zazpi proposamenek egin dute aurrera, azken txanpara iristeraino. Tolosako sanjoanak iragartzeko zazpi aukera daude, orain, mahai gainean, eta herritarrek dute azken hitza.

Maiatzaren 21era bitarte, kultur etxean ikusgai izango da erakusketa, eta www.tolosa.eus atarian ere zintzilikatu dituzte, jada, kartel finalistak. Horrela, botoa webgunean bertan nahiz kultur etxean eman ahal izango da; parte hartzaileen artean, uztailera bitarteko kultur ekitaldietarako sarrerak zozkatuko ditu udalak.

KARTEL FINALISTAK:

1. San Joan eguneko krabelin magia

2. Alrededor de la hoguera

3. Ur

4. SJT

5. Gaua sutan

6. Lau

7. 15AK1

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!