Gure ardo txuriak, plazara

Tolosaldeko Ataria 2017ko api. 8a, 13:21

Gure Txokoa elkarte gastronomikoak garai batean egiten zuten ardo txuriaren azoka berreskuratu du aurten. Trianguloan egin dute azoka eta 15 upategitako 16 ardo dastatzekoa aukera egon da.

Era askotako ardo txuriak bildu dituzte gaur, Trianguloan, Gure ardo txuri txokoa azokan. Galizia, Aragoi, Herrialde Katalanak, Errioxa eta noski, Euskal Herriko ardoen topagune izan da Tolosa Gure Txokoa elkartearen eskutik. Izan ere, duela hamabi urte antolatzen zuten azoka berreskuratu nahi izan dute aurten.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!