Ogi Berri Migel Soroa Txapelketa

Elordi, Imaz eta Elezkanoren diztira, Migel Soroan

Asier Imaz 2014ko mar. 11a, 08:29
Tolosako Beotibarrek beste behin ere itxura polita erakutsi du, etorkizuneko pilotarien lehian

Ogi Berri Migel Soroa Pilota Txapelketaren jardunaldi berria jokatu zen asteburuan. Kasu honetan, partidak igandean jokatu ziren, eta Beotibarrek itxura polita erakutsi zuen. Kantxan pilotariek ez zuten hutsik egin, eta hiru izen nabarmendu ziren: Aitor Elordi, Ander Imaz eta Ander Elezkano.

Jubenilak izan ziren irteten lehenak, eta aurrelarien arteko lehia ederra erakutsi zuten. Zubiria eta Elordi nor baino nor ibili ziren. Irabazleak markagailua irauli beharrean aurkitu ziren, 11-15 atzetik joan baitziren.

21 urte azpikoen mailan Ander Imazek berriro ere ikuskizuna eskaini zuen. Oiartzuarra sasoian dagoenean, pilota txisparekin ateratzen zaio eskutik, modu ikusgarrian. Markagailuak 22-7 erakutsi arren amaieran, partida gogorra izan zen.

Azken partidan, nagusien mailakoan, Elezkanok gogotik egin behar izan zuen lan. 0-7 hasi ziren galtzen, eta maldan gora zirudien lehiari itzulia ematea lortu zuten Elezkanok eta Uzkudunek. Atzelariak lan serioa egin zuen, hasieran Telletxearen golpeei eutsiz, eta ondoren pilota guztiak erantzunaz, aurkariaren hutsak probestuz.

EMAITZAK

JUBENILAK

Zubiria-Urizar 17

Elordi-Medina 22

21 URTE AZPIKOAK

Labaka-Imaz 22

Ugalde-Lasa 7

NAGUSIAK

Elezkano-Uzkudun 22

Yoldi-Telletxea 17

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!