GAL, 30 urte

Emanaldi jendetsua eta hunkigarria

Iñigo Terradillos 2013ko urr. 12a, 21:31
Urriaren 15ean beteko dira 30 urte GALek Jose Inazio Zabala eta Joxe Antonio Lasa bahitu, torturatu eta erail zituela. Urteurrena gogoan, 'Kareak erre ez duena' emanaldi poetikoa izan zen ostiralean ikusgai Leidor aretoan.

Urriaren 15ean beteko dira 30 urte GALek Jose Inazio Zabala eta Joxe Antonio Lasa bahitu, torturatu eta erail zituela. Urteurrena gogoan, 'Kareak erre ez duena' emanaldi poetikoa izan zen ostiralean ikusgai Leidor aretoan.

Harkaitz Cano, Iñigo Aranbarri, Koldo Izagirre, Jose Luis Otamendi eta Josu Landa idazleak, Koldo Almandoz zinemagilea, Asier Zabaleta dantzaria, Karlos Osinaga eta Javi Manterola musikariak, eta Pili Zabala, Jose Inazio Zabala zenaren arreba izan ziren taula gainean.

Urriaren 15ean beteko dira 30 urte Jose Inazio Zabala eta Joxe Antonio Lasa GAL erakundeak bahitu zituela. Donostian torturatu eta erail ostean, Alacanten lurperatu zituzten, hobia are biziz estalita. Kareak erre ez duena emanaldiak zulo baten bila abiatutako bidaia du ardatz.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!