San Sebastian Eguna 2017

Txistulariek erakutsi dute bidea

Tolosaldeko Ataria 2017ko urt. 20a, 14:28

Ohiturari jarraituz, Orendaingo San Sebastian ermitara txistularien atzetik egin dute bidea herritarrek, eta meza entzun eta gero, plazara ere musikarien doinuan joan dira.

Hamaiketakoa egin dute eraikin berrian, udalak eskainia eta Ostatukoek prestatua. Jende ugari elkartu da beste behin San Sebastian egunean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!