Kirolera eta elikadura egokira gerturatzeko bideak, aisia lagun

Eneritz Maiz Etxarri 2017ko mai. 11a, 11:00
Aurten ere boloetan jolasteko aukera izango da. JON MIRANDA

Larraulen Kirol Astea antolatu dute; kirola egiteko aukera izateaz gain, filmak, jolasak edota hitzaldiak izango dituzte.

Kirola, osasuna, elikadura,... ahoz aho dabiltza, eta sarri eskutik helduta joan ohi dira, bada, Larraulgo Udalak bigarren urtez jarraian antolatu du Kirol Astea. Iazko bideari jarraituz, zazpi eguneko egitaraua prestatu dute larrauldar guztiek parte hartu dezaten. Kirola aitzakia hartuta, era askotako ekitaldiak izango dituzte. Hasteko, astelehenean, Frontenis Txapelketa jokatuko dute, baina kirola egin nahi ez dutenek, Quiero ser como Beckham filma ikusteko aukera izango dute. Eta ez da asteko film bakarra izango ordea.

Bestetik, Kirola eta elikadura hitzaldia izango da ostegunean, eta jarraian afari osasuntsua egingo dute elkartean. Larunbatean, berriz, ebaluaketa nutrizionala egingo dute, plazan.

Jolasaren eskutik etorriko da kirola, eta egun ezberdinetan jolasak izango dituzte, eta baita esgrima erakustaldia ere. Zumba eta fit camp saioetan parte hartzeko aukera ere izango dute larrauldarrek.

 

LARRAULGO KIROL ASTEA

Maiatzak 15, astelehena

17:00. Frontenis txapelketa. Izen- ematea, egunean bertan.

18:30. Quiero ser como Beckham film emanaldia, kultur etxean.

Maiatzak 16, asteartea

17:00. Haurren areto futbol txapelketa. (8 jokalariko taldeak).

18:30. Helduen areto futbol txapelketa. (6 jokalariko taldeak). Izen ematea bertan.

Maiatzak 17, asteazkena

17:00. Space Jam film emanaldia haurrentzat, kultur etxean.

18:45. Everest film emanaldia helduentzat, kultur etxean.

Maiatzak 18, osteguna 18:00. Jolas kooperatiboak haurrentzat. 19:30. Zumba saioa, plazan.

Maiatzak 19, ostirala

19:00. Kronoigoera, Asteasutik Larraulera, oinezkoen bide berritutik. Izen ematea, momentuan bertan.

19:30. Hitzaldia: Kirola eta elikadura.

21:30. Afari osasuntsua elkartean. Izen ematea, Larraulgo Ostatuan.

Maiatzak 20, larunbata

10:30. Fit camp saioa izango da, plazan.

12:00. Ebaluaketa nutriziolana, plazan.

12:15. Xake txapelketa herrikoia jokatuko da, adin guztietako herritarrei irekia.

18:00. Esgrima erakustaldia egingo dute. Kirola ezagutu eta froga egiteko aukera ere izango da , plazan

Maiatzak 21, igandea

11:00. Duatloia, haur eta gaztetxoentzat.

12:00. Jolasak plazan: sokatira, toka, txingak, boloak, mahai tenisa…, nahi duen orok parte har dezake jarduera ezberdinetan.

18:00. Frotenis txapelketa finala jokatuko da.

19:00. Areto futbol txapelketa finala jokatuko da.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!