Ikusmin handia piztu zuen aurkezpen-ekitaldiak, eta bertan ikusi ahal izan ziren Erdi Aroko jaian erabiliko diren jantziak.
Horrez gain, maiatzaren 20ko egitarauaren nondik norakoen berri jakin ahal izan zuten bildutako herritarrek. Baina jaia ez da egun bakarrera mugatuko; izan ere, egun horretara bitartean hainbat ekintza antolatuko dira, gaiari lotuta. Esaterako, martxoaren 25ean irteera egingo da Aiako Agorregira. Irteera horretan parte hartu nahi duten guztiek Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan eman dezakete izena.
Jantziak aurkeztu dira dagoeneko, eta Erdi Aroko jaiaren antolatzaileek herritar guztiak animatu nahi dituzte jantzi horien antzekoak egitera, eta maiatzaren 20an horiek jantzita jaira agertzera.
Bestalde, abian jarriko dira jaia antolatzeko lan-taldeak, eta edonork eman ahal izango du izena Zizurkilgo Udalaren Joxe Arregi plazako bulegoetan.