Enpresa bat sortu nahi?

Erabiltzailearen aurpegia

Ikasturte berria, asmo berriak. Bada iraila proiektu berriak hasteko baliatzen duenik. Enpresa-ekimen bat sortzekotan bazara, Tolosaldea Garatzenen lagunduko dizugu.

Doako orientazio pertsonalizatua ematen dugu, ekintzaileak laguntzeko. Hasteko, negozio ideiaren analisi globala egiten dugu, eta horretarako esparru asko aztertzen dira: merkatua, bideragarritasuna, arriskuak, aukerak, eman beharreko urratsak, finantziazioa…

Bideragarritasun azterketa da lehen urratsa. Bideragarria ote da ideia? Zenbat diru eta denbora kostako da enpresa martxan jartzea? Ondorio horietatik abiatuta, Enpresa Plana garatzen laguntzen zaio ekintzaile bakoitzari.

Egitura juridikoa erabaki eta legezko izapideak aurrera eramateko laguntza ere eskaintzen da: izan autonomo, sozietate mugatu, ondasun erkidego…

Eta, ba ote da enpresa martxan jartzeko diru-laguntzarik? Langabezia subsidioa jasotzeko aukera al da? Finantziazioa lortzen laguntzen ere dugu, entitate ezberdinekin ditugun hitzarmenei esker.

Akademiak, psikologia kontsultak, arte tailerrak, arotzeria enpresak, ostatuak, fisioterapia zentroak, aplikazio digitalak, aholkularitza… orotariko proiektuak jarri dira martxan Tolosaldea Garatzenen laguntzarekin. Hemen ikus ditzakezue azken urtean martxan jarritako batzuk.

 

Harremanetarako:

Ekintzailetza Saila

Jon Zubeldia Zurutuza

zubeldia@tolosaldea.eus  | 943 654 501.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

#EgitenDuzunaGara


EGIN ATARIKIDE!