BABESTUTAKO EDUKIA

Eskualdeko enpresetan teknologia txertatzeko diru laguntza martxan

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021ko mar. 21a, 19:59
Industria 4.0 ekitaldia. KORU BG

Tolosaldea Garatzenek 'Teknologia Bultzatuz 2021' diru laguntza deialdia argitaratu du, eskualdeko industria sareko lehiakortasuna hobetzeko.

Bost eta 99 langile bitarteko Tolosaldeko ETE edo enpresa txiki eta ertainetan, Fabrikazio Aurreratua eta 4.0 Industriako ereduak jarraituz, berrikuntza teknologikoa sustatuko duten proiektuak sortzea du helburu laguntza honek.

Joan den urteko deialdian, esaterako, eskualdeko zazpi enpresa izan ziren onuradun: Bidegain, Cadinox, Irupaper, Omicron, RailLine, Tarte eta L&L Rotary. Urtarrilean aurkeztu zituzten laguntzei esker abiatutako proiektuak dira honakoak.

Makinen mantenurako plan digital bat, enpresaren kudeaketarako sistema osagarri bat, frenatze sistema alternatibo bat, monitorizazio sistema bat edo 3D inpresio bidez piezen ereduak sortzeko sistema bat garatu zituzten, besteak beste.

Epeak

Teknologia Bultzatuz-en aurtengo deialdian, 2021eko urtarrilaren 1etik 2021eko urriaren 29ra bitarte aurrera eramandako ekintzak diruz lagunduko dira.

Eskaera egiteko epea martxan da, eta ekainaren 30era bitarte, edo dirua agortu arte, egin ahal izango dira eskaerak.

Informazio gehiagorako:

- www.tolosaldeagaratzen.eus 

- lehiberri@tolosaldea.eus 

- 943 654 501

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!