Berrekin Tolosaldea, autonomo eta ETEentzat laguntza zerbitzua

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2021ko ots. 21a, 17:58
CHROMA

Enpresa sarearen diagnosia egitera goaz, pandemiari aurre egiteko baliabideei buruzko aholkularitza ere eskainiz, garatu beharreko helburuak identifikatzen laguntzeko eta diru-laguntzei buruzko orientazioa emateko. 

Horrez gain, eskualdeko enpresen etorkizunaren inguruko hausnarketa partekatua egingo da. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapenerako departamentuaren babesa izango dugu horretarako. Nola egingo dugu?

1. Bisitak enpresetara

Osasun krisiak nola eragin duen aztertuko da. Tolosaldea Garatzeneko Enpresa, Turismo eta Ekintzailetza sailetako teknikariek bisitak egingo dituzte enpresaz enpresa, banakako elkarrizketak eginez.

2. Azterketa

Epe luzeko posizionamendua finkatu ahal izateko, epe motzera jarri beharreko helburuak eta horiek lortzeko ekintzak zehazten lagunduko da. 

3. Orientazioa

Lan-plan hori ezartzeko diru-laguntza eta programen inguruko informazioa emango da, eta enpresa bakoitzaren beharretara egokitutako finantziazio iturriak eta formazio aukerak identifikatzen lagunduko da.

Bisita jasotzeko interesa izanez gero, webguneko formularioa bete, eta teknikariak jarriko dira harremanetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!