Benetan 'on' egiten ari gara?

Erabiltzailearen aurpegia Tolosaldea Garatzen 2019ko aza. 9a, 05:57
'On egin, egin on' kanainaren materiala. ATARIA

Egunero jaten dugu. Eta egunero janaria zakarrontzira botatzen dugu. Gure kontsumo-modeloak zaborra sortzera eramaten gaitu, etengabean.

Adituek diote hondakinetara botatzen ditugun elikagaiak herrialde bat balira, Txina eta AEBen ondoren, CO2 isurketen errudun den hirugarren herrialdea izango ginatekela. Eta horrek zer suposatzen du? Hondakinen kudeaketa egoki baten beharra; gaur egun, nazioarteko funtsezko kezketako bat.

Europako Batasunak jotzen du ekoiztutako janariaren % 20 alferrik galtzen dela Europan eta guztiaren %53 etxeetan galtzen dela. Datu hauek ikusita, Tolosaldea Garatzenek, Tolosaldeko Mankomunitatea eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin On egin, egin on ekimena martxan jarri du. Froga gisa Tolosa Gourmet, Tolosaldeko turismo gastronomikoa sustatzeko klubeko kide diren jatetxe eta tabernekin elkarlanean eta Tolosaldeko herritarrei janari hondakinen inguruan jabetu eta erabakiak hartzeko baliabideak eskainiz.

Tolosaldeko jatetxe eta taberna hauetan «on egitea» benetan on egitea izan dadin sustatu nahi dugu; batetik, hondakin organikoa gutxitzeko baina, bestetik, bezero eta jabe, hondakinen inguruan erantzukizuna eta kontzientzia hartu dezaten zabaltzen joateko. Besteak beste, Tolosa Gourmet klubeko jatetxe eta tabernetan tuper biodegradagarriak banatuko dira, bezeroak platerean uzten duen bere janaria etxera eramateko aukera izateaz gain, janaria eramate hori plastikorik gabe egin dadin. Tuper hauek plastiko arrunta diruditen arren, PLA material %100 konpostagarriarekin eta %100 biodegradatzearekin eginik daude. Eta kanpainan parte hartzen ez duten jatetxe eta tabernetan ere zure janaria eska dezakezu, janari hondakina gutxituko baita horrela ere.

Izan ere Tolosaldean guztiok sortzen dugun janari hondakina gutxitzeaz gain kontzientzia ere piztu nahi da, jasangarritasunaz gain, janariari balorea emanez eta zergatik ez, melankolia pixka batekin gure amonen kozinatzeko eraz ere oroituz. On egitean, benetan egin dezagun on!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!