Egin on, On egin: jan jasangarritasunez

Erabiltzailearen aurpegia

Elikagaien xahutzea murrizteko kanpaina abiarazi du Tolosaldea Garatzenek, Tolosa Gourmet-ekin batera, proba pilotu batean.

Eskualdeko herritar bakoitzak, urtean 179 kilo elikagai botatzen ditu, hondakin moduan. Kontsumo ohiturak aldatu eta janaria neurriz eskuratzeari begira, Tolosaldea Garatzenek Egin on, On egin kanpaina aurkeztu du. Besteak beste, jatetxe eta tabernetan soberan geratzen den janaria etxera eramateko aukera izango da, ontzi biodegradagarrietan.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!