BABESTUTAKO EDUKIA

Lortzen: 45 urtetik gorako langabetuentzako laneratze programa

Erabiltzailearen aurpegia

Ohiko lan orientazioarekin batera, ezinbestekoa da taldekako saioak egitea, motibazioa pizteko.

2019. urtean, Lortzen proiektuarekin, enpleguaren aktibazioa sustatzea lortu dugu, 45 urtetik gorako langabetuekin. Programako lehenengo taldean 20 pertsonak parte hartu dute, eta horien %60 lanean hasi dira, beraz, aurretiaz jarri genituen helburuak lortu ditugu.

Bestalde, laneratzeaz gain, luzaroan langabezian dauden pertsonak laneratzea lortu dugu, urtetan zituzten dinamikak hautsiz.

Tolosaldea Garatzeneko enplegu zerbitzuak 2003az geroztik orientazio indibiduala eta taldekakoa eskaintzen dio, lan egoera hobetu nahi duenari. Zerbitzu hori enplegu sailetik bideratzen dugu, eta horretan badugu eskarmentua.

Alde batetik, Lanbideren zentro kolaboratzaile gara, orientazio eta informazioan, lan eskaintzak kudeatzen, eta enplegu zentroa ere badugu, erabiltzaileek teknologia berrien bitartez lana aurki dezaten. Bestalde, kolokazio eta birkolokazio agentzia gara.

Taldekako orientazioa ezinbestekoa da, laneratzeko landu beharreko gaiak jorratzeko eta, batez ere, langabezian egotean sortzen diren beldur, lotsa, erruduntasun, ezintasun… sentimenduak kudeatzeko. Izan ere, sentimendu horiek pertsona askori sortzen zaizkiola ikustean, langabetua erlaxatzen hasten da, eta konfiantza hartzen du bere prozesuan. Bertan sortzen den kasuistika ohikoa dela ikustean, aurrera begira jartzea errazagoa da, lana bilatzeko.

Taldekako orientazioa prestakuntza teknikoarekin osatzen dugu, laneratzea asko erraztuz.

Bigarren talde bat egiteko asmoa dugu urriaren amaieran, eta 18 pertsonarentzako lekua izango da.

Ondorengo gaiak landuko ditugu:

· Prestakuntza teknikoa: bezeroaren arreta (50 ordu), eta eskaerak prestatzea (40 ordu).

· Taldekako eta banakako orientazioa.

Izena emateko: lan@tolosaldea.eus eta 943 65 45 01 telefonoa.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!