[BABESTUTAKO EDUKIA] Kontsumo eta ekoizpen ereduak aldatzeko ordua: ekonomia zirkularra

Erabiltzailearen aurpegia

Orain arteko bizitza, ekoizpen eta kontsumo ereduak agortzen ari dira; eredu horiek sortzen dituzten hondakinen kudeaketa, gizartearen funtsezko kezketako bat bilakatu da.

Elikagaien inguruan datu bat: zakarretara botatzen ditugun elikagaiak herrialde bat izango balira, Txinaren eta AEBren ondoren, CO2 isurketen errudun den hirugarren herrialdea izango lirateke. Europako Elkarteak, berriz, ekoizten diren elikagaien %20 alferrik galtzen uzten ditugula dio.

Eguneroko bizitzarako produktuak ekoizteko erabiltzen ditugun materialen inguruan, beste datu bat: Europan, 2012. urtean, material eta produktuen balio material eta energetikoaren %5 soilik berreskuratu zen, edo, beste modu batera esanda, %95 alperrik galdu ziren. Eta guztia martxan jartzeko beharrezko energia, gainera, kanpotik dakargu, eta menpekotasun handia suposatzen du. Hori guztia jakin badakigu aspalditik. Baina, zerbait egiten ari al gara?

Gauzak horrela daudela, berandu baino lehen ekonomia eredua aldatu beharra dago, arazo horiek gainditzen lagunduko duen ekonomia zirkularrera eraldatuz. Ekonomia zirkularrean erabilitako materialak, bota ordez, berreskuratu egiten dira, berriz ere ekonomian sartuz, natur baliabideetara jo gabe. Baliabideekiko menpekotasuna eta hondakinen sorrera murrizteko eta, era berean, ingurumenaren kalitatea mantentzeko aukera ematen duen garapen eta hazkunde eredu bat ezartzeko pausoak eman behar ditugu.

Adibideak egon badaude, dagoeneko, gure inguruan. Baina ezin dira esperientzia isolatuak izan. Gure ekonomia osoak pentsaera zirkularrean oinarritu behar du: produktu edo zerbitzu bat diseinatzen den unetik, ahalik eta hondakin gutxien sortzeko planteamendua eduki behar du, ondoren, ekoitzi, kontsumitu eta desegiteko garaian, arazoak gutxitzeko edo ekiditeko.

Gure eguneroko bizitzan hartzen ditugun kontsumo erabakiak garrantzitsuak dira, argi dago. Baina, ekonomia zirkularraren garapenerako, administrazio publikoaren apustu estrategikoa funtsezkoa da. Tolosaldea Garatzen ekonomia zirkularraren sustapen estrategia lantzen ari da, eta, beste proiektu batzuen artean, Nafarroako Unibertsitatearekin batera antolatu dugu, Udako Euskal Unibertsitatearen baitan, Ekonomia zirkularraren oinarriak eta tokiko esperientziak ikastaroa: ekonomia zirkularra zer den eta praktikoki nola aplika daiteken erakustea da helburua. Ekainaren 18tik 20ra bitarte izango da, Lehiberri Zentroan, eta euskaraz egingo da. Dagoeneko gure ordua da.

Albiste hau ATARIKIDEei esker argitaratu dezakegu. Haiei esker Tolosaldeko albisteak libre, euskaraz eta kalitatez irakurtzen dituzu. Horrela izaten jarraitzeko eman babesa Tolosaldeko Atariari eta ZU ERE IZAN ZAITEZ ATARIKIDE.

BATAK BESTEA DAKAR


EGIN ATARIKIDE!